Gizarte Segurantza bulegoa Doneztebera itzultzea eskatuz
Sinadura bilketarekin segitzen dute berriz ere aurrez aurreko zerbitzua eskaintzeko
Gizarte Segurantzaren Doneztebeko bulegoa egunero eta aurrez aurreko arretarekin irekitzeko eskatuz sinadura bilketak segitzen du. Malerrekako herritarrek hainbat gune izanen dituzte sinatzeko, horien artean, euren herrietako Udaletxeetan, Malerrekako Mankomunitatean eta Doneztebeko Osasun Etxean.
Zerbitzua egunero jasotzetik astean bi egunetan egitera pasatu zen lehenbizi eta gerora, “zerbitzuaren kalitateak nabarmen egin du okerrera”.
Zehazki, “aitzinetik hitzordua erreserbatzea zaildu, masifikatu, arreta atzeratu...” dela adierazi dute. Covid-19aren ondotik, bulegoa ez dute berriz ireki. Eta hori itxita izateak , herritarrengan ondorio zuzena du. Batetik, Iruñera joan behar dutelako gestioak egin ahal izateko, “horrek dakarren denbora, gastu eta arriskuarekin, batez ere N-121-A errepideko istripuen intentsitate handiagatik”. Bertzetik, prestazioak modu telematikoan kudeatzea, “herritar gehienak ez dutenean horretarako behar den ezagutzarik ez baliabiderik”.
Doneztebeko bulegoa ixteko susmoa dutela ere azaldu dute, eta horrek galera ekarriko lukeela diote: “Gizarte Segurantzak biltzen dituen gaiak ugariak dira: gurasotasun tramiteak, pentsioak, prestazioak, kotizazioak...”.
Hori horrela, Doneztebeko bulegoa “egunero eta aurrez aurre berriro irekitzeko” sinadura bilketa ekin zioten urrian eta epea abenduaren 18an bukatuko da.
Temas
Más en Navarra
-
Pamplona eliminará 73 ejemplares de seis especies vegetales invasoras de las orillas de sus ríos para preservar la biodiversidad
-
TwIN Govtech: la apuesta de Navarra por una ciudad más innovadora, sostenible y conectada
-
La Federación Navarra de Municipios reclama medidas urgentes para combatir la despoblación
-
El Archivo Municipal de Tudela recibe el depósito documental de la genealogía de la familia Olaso