Ilbeltzaren 16tik ai-tzinera Labiaga Ikastolako Areto Nagusian, Christiane Giraud artista lapurtarraren burdinazko eta zurezko eskulturak ikusgai paratuko dituzte. Erakusketa mar-txoaren 21a arte egonen da zabalik larunbatetan eta igandetan 16.00etatik 20.00etara. Covid-19a dela eta erakusgelan aldiberean sartzeko gehienezko jende kopurua ezarri da eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.

Christiane Giraud lapurtarrak bere sorkuntzari bizi guztia eskaintzen dio. Baionan, oraindik haurra zelarik, Arte Eskolako Fréderic Dupuy maisuaren eskutik bokazio hori sortu zitzaion. Ordutik urratsez urrats bere mundua eraikitzen jarraitu du. Hasieran marrazki pinturak ikasi bazituen ere, Gilberte Gomez maisuaren irakaspenetik eskultura bere bidea zela topatu zuen. Geroztik hortarik bizitzeko bidean etengabe joan da.

Maiatz argitaletxeko Lucien Etxezaharretaren solasetan proiektu honetan “zuraren bero bizia eta burniaren la-tza eta leuna” elkartzen ditu Christiane Giraud artistak. Gaur egun pinturari, hasierako bideari, berriro lotu zaio. “Arruntzako bizi eta lantokian bakartasun baten itxurak ezin du ezkutatu mundu zabalarekin duen lotura. Australia edo Biarri-tzeko Atalaiako simposiumetan eta Izurako beilabidetik Baionako erakusgela ospe-tsuetara bere lanak Artearen sentipen eta bizia elkartzen ditu. Bakartasun beharrezko batean munduarekin bat eginez”.