Saharar Errepublika gogoan izan dute Elizondon
Saharaztanek hainbat ekimen antolatu ditu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 46. urteurrenaren harira
Igandean 46 urte bete ziren Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zenetik. Urteurrena gogoratzeko asmoz larunbat goizean Saharaztan elkarteak antolatutako elkarretaratzea egin zen Elizondoko foruen plazan eta gero, Ahmed Ettansi Equipe Mediako ekintzaile eta kazetariaren eskutik solasaldi bat. Heldu den ortziralean, berriz, Baztango liburutegian, Kabiak elkartearen eskutik Basamortuko liburutegiak izeneko ekimena burutuko da, 19.00etan, Bubisher proiektuaren baitan.
Bubisher deitzen zaio Sahara basamortuan berri onak ekartzen dituen txoriari eta izen hori, hain zuzen ere, aukeratu zuten kanpalekuetako liburutegibusak kudeatzen duen Espainiar estatuko elkartearendako. 2017an, Kabiak elkartea sortu zen Nafarroan, Bubisher elkartearekin batera aritzeko asmoz. Kabiak elkartearen helburu nagusia da laguntza proiektuak garatzea Tindoufeko errefuxiatu kanpamentuetako liburutegi eta ikastetxeekin, bertako liburuzain, irakasle eta kultur eragileei laguntza emanez eta hango kultura gure artean ezagutzera emanez.
Temas
Más en Navarra
-
Bardenas creará un espacio social y otro de restauración en la calle San Marcial de Tudela
-
Ablitas inicia la transformación de su campo de fútbol municipal en césped artificial
-
La txaranga Katxi de Sangüesa dice adiós después de 15 años en la Tamborrada
-
Viana acogerá una jornada sobre el yacimiento de La Custodia y su protección como BIC