Pandemia aitzineko garaiak gogoratu dituzte Baztanen Aste Sainduan, izan ere, jendetza ibili da azken egun hauetan bailarako herri eta xoko guztietan barrena. Duela astebete ailegatu ziren lehenbiziko turistak, eta gaur arte, eguraldia lagun, ederki gozatu dute denek gastronomiaz, bertako paisaiez, kulturaz, edota bisita gidatuez. Gero eta bisita gidatu gehiago eskaintzen dira Baztanen, eta arrakasta itzela dute gainera. Horien artean, errate baterako, Dolores Redondo idazlearen Baztango Trilogian oinarriturikoa, ekainean 9 urte beteko dira liburuan, eta gero filmetan, agertzen diren lekuetan barrenako bisitak hasi zituztenetik, eta oraindik orain, aunitz dira baliatzen dutenak.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
