Síguenos en redes sociales:

Kinto besten ospakizunak itzuli dira

Bi urteren ondotik urte berean sortutakoen bestak ospatzen ari dira

Kinto besten ospakizunak itzuli diraOndikol

Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko bizilagunek gustuko dituzte kinto bestak, eta bi urtez ezin ospatu egon ondotik, hainbertze esperotako hitzorduak itzuli dira. Dagoeneko hainbat asteburutan ehunka lagunek ospatu dituzte, eta pasa den asteburuan urte aunitzetakoek ospatu zituzten, errate baterako 1973an sortutakoek (irudian). Giro ederrean joan ziren larunbatekoak, eta hurrengo asteburuetan ere gehiago izanen dira.