Bihar hasiko dira Erratzuko bestak
Larunbatera arte egitarau oparoa antolatu dute herritarrek
ERRATZU
Haurren egunarekin hasiko dituzte bihar herriko bestak erratzuarrek, goiz eta arratsaldez izanen diren jolas eta puzgarriekin. 19.00etan botako dute altxaferoa eta ezkil jotzearen ondotik Baztan Zopak izanen dira. Gero Fidelen eskutik dantzaldia. San Pedro egunean meza, mutil dantzak eta luntxa goizez, arratsaldean mus zimizte eta mahai jokoak eta gero dantzaldia Txamukosekin. Gauez DJ Txillardegi ariko da. Ortzeguna Eko eguna izendatu dute, bertzeak bertze, Izpegiko igoera, bazkaria, haurren ginkana, Elektrotxaranga eta Bizpahiru Pelau taldearen emanaldia izanen dituzte. Ortziralean, pilotaren egunean, partida erakargarriak izanen dira arratsaldez, eta musikarik kez da faltako, Iparlan Frantxiskorekin eta plazan Harresi, Ozpinduk eta Patxuko Nicen kontzertuak. Larunbatean, berriz, zikiro jatea, Hauspolariek, Piztiak eta Azukre Beltxarana. – F.A.G.
Temas
Más en Navarra
-
Saludos entre políticos dentro del Ayuntamiento de Pamplona antes del Chupinazo de San Fermín
-
Del Chupinazo al delirio con los gaiteros: así arranca la música en San Fermín 2026: "Ánimo pues..."
-
San Fermín 2026 | El Chupinazo desata la locura en una abarrotada Plaza del Castillo
-
Fallece Olimpia Plaza a los 96 años, emblema de la lucha por la memoria histórica en Navarra