Ekitaldiz betea joan da Bizikletaren Astea. Eta bizikleta adin guztiendako egokia dela erakutsi dute hondarreko egunean. Izan ere, igande goizean, Balazta Bidasoako bizikletaren aldeko elkarteko Nagusikletan ibili ziren Andra Mari Zahar Etxeko erabiltzaileak. Triziklo egokitua probatzen lehenak Pepi Zelaieta, Miguel Belarra, Vicente Garcia eta Mercedes Cano izan ziren eta gustura egin zuten itzulia, herriko karriketan barrena.