Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur 2022 programaren baitan, ortziralean Elizondon GenEroa ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen. Kimua Dantza Kolektiboak genero ikuspegiaren inguruko lan ikusgarria eta originala plazaratu zuen, Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazlearen gidaritzapean. Dantzaren eta hitzen bidez rolen inguruko hausnarketa bulkatu zuten jendez gainezka zegoen plazan.