Pello Esarte historialari elizondarrak solasaldi bat eman du aste honetan Amaiurren. Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik Amaiurren boluntariotza lanak egiten dituzten gazteez gain, bertze hainbat lagunek ere hartu zuten parte solasaldian. Amaiurko gazteluaren erorketaren 500. urteurrenaren harira liburu berri bat argitaratuko du hurrengo egunetan Esartek, eta bertzeak bertze, liburu hori izan zuen hizpide solasaldian.