Amaiurko besten baitan, aste honetan Amaiurko XXVII pilota txapelketaren finalak jokatu ziren. Umeen mailan finala ez zen sobera lehiatua izan eta Eki Jaurena eta Aiert Urrutiak 18-3 irabazi zieten Aieko Migeltorena eta Alain Irigoieni. Bertzalde, kimuen mailako finala parekatuagoa izan zen. Julen Agesta eta Joseba Etxanizek irabazi zuten txapelketa, finalean Ekain Iturralde eta Ibai Agestari 18-10 gailenduta.