Oronoz-Mugairiko konpartsak hirugarren urteurrena ospatuko du larunbat honetan. 11.30ean egin dute hitzordua Bentazarrean, bertatik erraldoiak eta musikariak kalejiran abiatuko dira herrian itzuli bat eginez. Manuel eta Petra erraldoiekin batera, bertze bi erraldoi ttipiagoak ere badituzte orain, Pepa eta Joxele, eta denak batera ibiliko dira larunbatean, joan den astean bezala, izan ere, konpartsako kideak, senideak lagun, pasa den igandean Teruelgo Alcorisa herrian izan ziren, Alcorisako IX. Erraldoien Topaketan. Oronoz-Mugairiko konpartsako erraldoiek, bertze hainbat tokitatik hurbildutakoekin batera aritu ziren dantzan, egun ederra igaroz. 

Igandean Alcorisan izan ziren konpartsako kideak. Oronoz-Mugairiko konpartsa