Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horren harira, Nafarroako berdintasun teknikarien sareak hainbat ekitaldi antolatu ditu urrian, landa-eremuko emakumeek eta neskek gizartean duten funtsezko zeregina nabarmentzeko helburuarekin. Gainera, landa-eremuko genero berdintasuna jarri nahi dute agenda politikoaren erdigunean. Bizitzari eusteko eta beren herriak zaintzeko borrokatu diren emakume guztiak hartu nahi dituzte gogoan, aunitzetan isilean lan egin dutenak eta gutxietsiak izan direnak.

Baztango Berdintasun Zerbitzuak ere bi jarduera prestatu. Lehenbizikoa gaur izanen da. Garbiñe Larrea Iturraldek Sendabelarrek dakitena liburua aurkeztuko du, Arizkuneneko hitzaldi aretoan (3. solairuan) 18.00etan. Bertzetik, urriaren 19an, leku eta ordu berean, Erroa eta geroa dokumentala proiektatuko dute.