Kortaria gasnategiak ‘Ordizia Txapeldun’ lehiaketa irabazi du
Bigarren urtez jarraian gailendu da Ordiziako azken 10 urteetako irabazleak biltzen dituen lehiaketan
Lekarozko Kortaria gasnategiak irabazi du Ordizia Txapeldun gasna lehiaketa. Asteazkenean ospatu zen XXXV. aldia bete duen lehiaketa, zeinean Ordiziako gasna lehiaketan azken 10 urteetan garaile izandako gasnategiek hartzen duten parte. Kortariak 2018an eta 2019an irabazi zuen Ordiziako lehiaketa, eta beraz, bi gasna aurkeztu ahal izan zituen aurtengo lehiaketara.
Epaimahaiaren arabera, Kortariko gasna izan zen aurkeztutakoen artean hoberena, 9,14ko puntuazioa erdietsiz. Bigarrenez jarraian irabazi du Kortariak Ordizia Txapeldun lehiaketa, izan ere, iaz ere berak irabazi zuen, hortaz, Kortariko Julen Arburuak jaso zuen saria, baita hirugarrena ere. Aurten, gainera, iazko puntuazioa hobetu du, eta iaz bezala, sari potoloa izanagatik, ez zen sari bakarrarekin etxeratu, izan ere, lortutako puntuazioa 8,5 baino altuagoa izan zenez, Urrezko Gasna ere jaso zuen.
Temas
Más en Navarra
-
Dispositivo de limpieza de San Fermín 2026: 80 contenedores, 800 papeleras y aseos en 68 puntos de Pamplona
-
Viajes El Corte Inglés se instala en un emblemático edificio de Pamplona para estrenar su modelo más exclusivo
-
Todos los actos del 8 de julio en recuerdo de los sucesos de los Sanfermines del 78
-
Licitada por 530.000 euros la nueva glorieta de Buñuel en la NA-5200