Ortzegunean Orakunden egin bezala, ortziralean eta larunbatean giro onean ospatu zituzten inauteriak Iruritan. Dena den, igandekoa bertzelakoa izan zen, izan ere, herriko familia baten autoan eta garajean Alde hemendik zioten margoketak agertu ziren. Berria zabaldu orduko, Iruritako herriak halako gertakariak salatu eta familiari babesa agertzeko asmoz elkarretaratzea antolatu zuen arratsalderako. Dozenaka herritar bildu ziren herriko plazan mehatxuak jasandako familiari babesa agertu eta “gertakari onartezin” hauek salatzeko. Edozein arazoren aitzinean halako ekintzak inolaz ere ez direla onartzen ahal aldarrikatu zuten elkarretaratzean.

Iruritako herriak ozen salatu ditu familia batek jasandako mehatxuak