Baztan Ikastolako ikasle eta familiek ez zuten aurtengo Santa Ageda bezperako kantaldira hutsik egin. Hala, baserritar jantziak soinean eta makilen laguntzaz ohikoak diren koplak abestu zituzten iragan igandean Elizondoko kaleetan barrena.

16:30etan hasi zuten ibilbidea eta Ikastolako parkean, Mendi Ostatuan, Elizondoko Plazan, Zahar etxean, Mariano Izeta plazan eta Ikastolako plazan egin zituzten geldialdiak. Parte hartzaileek, gainera, puxkek eskatzeko probestu zuten. Modu honetan, makilen erritmoa jarraituz urteroko ohiturari jarraipena eman zioten.