lekaroz - Lekarozko Legate elkarteak antolatuta, Txantxigorrak egiten ikasteko tailerra burutuko da larunbatean herriko elkartean, 17.00etan. Legate elkarteko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, 13 euro. Izena emateko 690 134 666 edo 608 585 594 telefonora dei daiteke. - F.A.G.