urdazubi. Atzo hasi ziren Urdazubiko inauteriak. Goizean goiz, Ugarana elakrtean gosaldu zuten gazteek, eta gero mozorroak jantzi zituzten. Aurten ofizio desberdinak gaia hartu zuten igandeko mozorrorako. Behin mozorrotuta, Beñat akordeolariaren laguntzaz, bentaz-benta ibili ziren jan, edan, dantza eta kantuan. Arratsaldean, haurrak ere mozorrotu ziren, eta ilunabarrean, denedako pintxoak izan ziren, musikaz girotuta. Gaur eta bihar, etxez-etxe eta baserriz-baserri eskean ibiliko dira. F.A.G./Argazkia: utzitakoa