bera - Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldi arrakastatsua martxoaren 17an eginen da aurten. Martxoaren 13a, heldu den asteazkena baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630 362 telefonora deituz (gauez).

Oinez edo autobusez Agerra elkartearen egoitzatik (goizeko 7etan abiatuko dira mendizaleak) eta Lesakako Aginako lepotik oinez (08.15ean autobusa hartu Agerran eta Aginaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara zuzenean autobusez (11etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Goizuetako Umore Ona elkartean bazkalduko dute denek. Bertan ordainduko da bai bazkaria, baita autobusa ere.

Agerra Mendi Taldea elkarteak ez du bere gain hartuko gerta daitekeen edozein istripuren ardura. - A.A.A.