elizondo - Erdiz, Lizar-tzu eta Belateko bazkalekuetatik azienda atera-tzeko epea bihar, ortzirala, bukatuko da, eta Baztango Udaletik nekazari eta abeltzainei ohartarazi diete, oraindik egin ez badute, azienda atera behar dutela. Ondotik Baztango Udalak mantenu lanak eginen ditu, berriz, ekainan, azienda sartu ahal izateko.

Bertzalde, bazkalekuen inguruan solastatzeko bilera deitu dute udaletik biharko. Bazkalekuak erabiltzen dituzten nekazari eta abeltzainak deitu dituzte, bihar, 19.30ean Arizkuneneara. - F.A.G.