bortziriak - 2016ko urriaren 15ean Altsasuko ferietan izandako gertakariei dagokien epaian bi eta hamahiru urte bitarteko neurrigabeko zigorrak ezarri zituzten. Epai hau Fiskaltzak errekurritu zuen. Behin fiskaltzaren eta defentsaren helegiteak errebisatu ondoren, Auzitegiak gertaera hauek ezin direla "terrorismotzat" hartu ebatzi du, baina 13 urte bitarteko zigorrak berretsi ditu. Egoera honen aitzinean Berako eta Arantzako Udalek adierazpena onartu dute, Entzutegi Nazionaleko Apelazio Gelak ebatzitako epaiaren aurrean erabateko desadostasuna adieraziz. Era berean, Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak aske plataformek Hau ez da justizia. Altsasukoak Aske lelopean biharko deitu duten manifestazioari atxikimendua adierazi diote eta herritarrak bertan parte hartzeko deia egin dute. - A.A.A.