sunbilla - Aste Saindua goxatzeko, pintxo-dastaketa izanen da Sunbillan. Ortzegunean abiatuko dute Pintxo Astearen VII. edizioa eta larunbatera bitarte zartaginak sutan eta mingainak prest izanen dituzte sukaldari eta bisitariek. Ariztigain kanpinak eta Bustitz zein Fonda ostatuek parte hartuko dute eta parte-hartzaile guztien artean urdaiazpiko bat eta bi botila ardo zozketatuko dituzte. Igandean Ariztigain kanpinean aterako dute txartel saritua, 19.00etan. - A.A.A.