elizondo - Baztango EH Bilduk, batzar irekia antolatu du ortzegunerako, ekainaren 6rako. Hitzordua Elizondon, Arizkunenea kultur etxean izanen da 19.30ean. Batzarrean hauteskundeen balorazioa eginen da hasteko, gero Baztango udal gobernuaren osaketari buruz solastatuko dira eta baita balizko akordio programatikoari buruz ere. - F.A.G.