elizondo. Larunbatean Elizondon, Baztan pilotalekuan, Elizondoko Eskola Publikoko guraso elkarteak Construcciones Mariezcurrena enpresaren laguntzaz antolatuta, Ene Kantak taldearen Sator jator,lurraren bihotzera bidaia izeneko ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen. Talde nafarrak jarraitzaile aunitz dituela argi gelditu zen bertze behin ere, jendetza hurbildu baitzen Sator Jator eta konpainiarekin gozatzera, 550 lagun baino gehiagok kantu eta dantza artean igaro zuten larunbat arratsaldea. F.A.G. /Argazkia: Ondikol