elizondo - Baztango Udalak lan poltsa bat erabiliko du administrariofizialen lanpostuetan gertatzen diren bajak ordezko langileekin betetzeko., horretarako, oposizio-lehiaketa bat deitu du.

Udalak bere egitura osatzen duten departamentuetan gertatzen diren administrazio langileen beharrak asetzea proposatzen du. Hautapen horretatik sortzen den zerrenda hurrengo kontratazio eta ordezkapenetarako erabiliko da, .

Gainera, hondakin solidoak kudeatzeko teknikari bat kontratatzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa bidez eta behin-betiko kontratuarekin.

Teknikariaren egitekoak ingurumen-inpaktuak identifikatzea, kostuen analisia egitea, hondakinak berreskuratzeko errekurtsoak bilatzea eta balioztatzea, hiri hondakin motak ezagutzea, birziklatzeko aukerak bilatzea... izanen dira. - F.A.G.