Igandean bukatu zen aurtengo Folk Ametsetan zikloa. Hirugarren eta azken emanaldian Gontzal Mendibilek, Anjel Unzuren, Iñaki Diegezen eta Ainhoa Tabuyoren laguntzaz kontzertu ederra eman zuen, Biok bere azken laneko eta bere ibilbideko kantu ezagunez osaturiko emanaldiarekin. Gainerako bi hitzorduetan bezala, edukiera mugatua zuen Arizkunenea kultur etxeko sabaia bete egin zen.