SUCESOS
Dos personas trasladadas, una de ellas de gravedad, tras una salida de vía en Lizoain-Arriasgoiti
Euskararen Eguna ospatu zuten Lesakako ikastolan
LESAKA. Ospakizun ofizialari aurre hartuz, ortzegunean ospatu zuten Euskararen Eguna Tantirumairu ikastolan. Ekitaldian Argitxo iratxoren ipuina, rap moduan abestutako koplak, jokuak musika eta Euskal Herrian euskaraz abestia izan zituzten. Ikasle guztiek parte hartu zuten ekitaldian eta giro onean joan zen ospakizuna, argazkian ageri denez. Bertze aldetik, feria egunean 5. eta 6. mailako ikasleek jarri zuten Tantirudendan saldutakoarekin 343,40 euro lortu zituzten eta Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emanen diote. ARGAZKIA: UTZITAKOA