OSASUNBIDEA
Nueva gerente de Atención Primaria
Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketa
ARANTZA. Bortzirietako Euskaraz bizi nahi dut lasterketa egin zuten larunbatean Arantzan. Ekitaldia ongi joan zen, eta aterune eta euri tanten artean 60 bat lagunek parte hartu zuten lasterketan. Ekitaldia hasi aitzinetik, hamar minutuko beroketa egin zuten lasterkariek, Ana Larretxeak gidatuta. Korrikaldiaren ondotik, hameketakoa ere hagitz ongi joan zen eta Kontseiluak eta Euskara Mankomunitateak emandako opariak zozketatu zituzten. Imanol Lukanbiok manifestua irakurri zuen akabailan. Argazkia: Utzitakoa