Síguenos en redes sociales:

Abesbatza eta soinularien kontzertua

Abesbatza eta soinularien kontzertuaA.A.A.

lesaka. Abesbatzak eta Soinulari taldeak, Marisol Perez eta Xalbador Madariagaren zuzendaritzapean kontzertua eskaini dute bart arratsean Harriondoa Kultur Etxean, Beti Gazte elkartearen 75. Urteurreneko ekitaldien baitan. Duela 21 urte, elkartearen egoitza berria inauguratu zenean bi taldeek Himnoaren euskarazko bertsioa estreinatu zuten eta atzo ere kantatu zuten, Musika Eskolako ikasle eta bandako kideekin batera.