lesaka - Komentuan duten egoitzaren egokitze lanekin auzolanean segitzen duten bitartean Buruztanka gaztetxeak lehen urteurrena ospatuko du urtarrilaren 5ean. Errege bezperako arratsaldean hainbat ekitaldi antolatu dituzte, proiektua ezagutzera emateko.
Astearte arratsaldeko 5etan Buruztankan ongi etorria eginen dute. 17.30ean Gaztetxean barna bisita eta proiektuaren aurkezpena eginen dute. 19.00etan poteoa Gaztetxetik abiatuta eta 21.00etan afaria Arranon. Afarirako izen emateko azken eguna urtarrilaren 3a, igandea izanen da. Afalondoan DJ Txino ariko da.
Aipatzekoa da, aitzinetik, igande arratsaldeko 5etan Euskal Harriaren ABD film laburren pelikula kolektiboaren proiekzioa eginen dutela Buruztanka Gaztetxean. Euskal Herr osoan ekoitzitako 26 film laburren arteanXumar Altzugarai lesakarrarena ere proiektatuko dute. - A.A.A.