LESAKA - Otsailaren 1ean ehun urte beteko dira Bidasoko Trena, Tren Txikito zena, inauguratu zutenetik. Mendeurrena gogoratu eta omenaldia egiteko asmoarekin, Udal kiroldegiak erronka berezia luzatu die erabiltzaileei. Otsailean zehar, trenaren ibilbide ezberdinak igerilekuan osatzeko aukera eman dute, igerian egiteko sei erronkatan. Proposamenak arrakasta izan du, ehun lagun baino gehiagok eman baitute izena. Otsailaren 1etik 29ra (inauterietako astelehena ezik) honako aukera hauek izanen dituzte udal igerilekuan: Lesakako zubitik Endarlatsara (8 km, igerilekuko 320 luze, 12 luze egunean); Lesaka-Sunbilla (16 km, 640 luze, 23 luze egunean); Lesaka-Legasa (23 km, 920 luze, 33 luze egunean); Endarlatsa-Legasa (31 km, 1.240 luze, 45 luze egunean); Behobia-Legasa (40 km, 1.600 luze, 58 luze egunean) eta Behobia-Elizondo (51,5 km, 2.080 luze, 74 luze egunean). - A.A.A.
- Multimedia
- Servicios
- Participación