arantza. Larunbatean, inauterien egitarauaren baitan lehen aldiz antolatutako Arantzako Trikitixa Jaialdiaren barrenean, Gregorio Mitxelena musikaria omendu zuen Udalak. Bi bertso kantatu zizkioten eta Igor Ugalde kultur zinegotziak emandako oroigarrien ondotik, Beñat eta Andoni semeekin akordeoia jotzeko aukera izan zuen.