Síguenos en redes sociales:

Andoaingo piano lehiaketan sariak

Andoaingo piano lehiaketan sariakUTZITAKOA

bera. Otsailaren 20 eta 21ean burutu zen Andoaingo Piano lehiaketa eta bertan, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako bortz ikasle sarituak suertatu ziren, beraien lehen parte hartzean. Zehazki, A atalean (11 urte arteko haurrak), urrezko domina lortu zuen Ainhoa Elgorriagak. B atalean (12-14 urte) urrezko domina lortu zuen Nahikari Loiartek, zilarrezkoa Leire Ruizek eta brontzezkoa Asier Ruizek. C atalean, azkenik (14 eta 18 urte arteko gazteak), Ainhoa Teiletxeak zilarrezko domina lortu zuen. Argazkia: Utzitakoa