Síguenos en redes sociales:

Merkatua prestatzen hasi dira Igantzin

Azokan lortutako dirua auzoen errotulaziorako erabiliko da

igantzi - Aurten Igantziko Euskara Batzordeak berriz antolatuko du merkatua, maiatzaren 22an. Beraz, herritarrei eskatzen zaie merkatu horretarako egiten ahal dituzten aportazioak, ematen ahal dituzten puskak... altxatzen joateko. Aurtengo merkatuan bilduko den dirua errotulazio kontuetarako izanen da berriz.

Izan ere, auzoetako errotulazioa behar bezala bukatzea falta da, eta gainera herriko ikuspegia izanen duen panel bat ere egin nahi da.

Horrez gain, batzor- deak azpimarratu nahi du merkatu honek duen garrantzia horrelako proiektuak aitzinera eramateko. 2013an 3.000 euro bildu ziren merkatuan, eta horri esker Igantziko Gida berritu ahal izan zen, etxeen errotulazioa martxan paratu zen eta auzoen errotulazioa ere egin ahal izan da, baita kultur egunetako hainbat gastu ordaindu ere. Dagoeneko hasiak dira panel berriak paratzen. - A.A.A.