Síguenos en redes sociales:

Igantzi eta Beran Bardoak lehiako saio erabakigarriak

Lesakako Unibertsolariak eta Berako Antenak etxean ariko dira itzulerakoan

Igantzi eta Beran Bardoak lehiako saio erabakigarriakNBE

bera - Bardoak ekimena azken txanpan sartua da eta bi saio erabakigarri jokatuko dira asteburuan. Ortziral arratsaldeko 7.30ean, Igantziko Biltokin Leitzako Atekaberts (Migel Mari Elosegi Luze, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Ander Fuentes Itturri) eta Lesakako Unibertsolariak (Iban Garro, Josu Sanjurjo, Joxe Juan Zubieta Etxabe eta Eneko Fernandez) taldeen arteko itzulerakoa jokatuko da (Leitzan leitzarrek lortu zuten lehen puntua). Berako Larungo Antenak taldea (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxo) ortziralean, Etxarri-Aranazen ariko da Einnekin taldearen kontra eta larunbatean, Berako Kataku ostatuan 21.00etan. - A.A.A.