bera - Liburuaren Eguna hurbiltzen ari dela-eta, Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak Irakurketa instant batean argazki lehiaketa berria antolatu dute aurten. Gaia, irakurzaletasuna bizitzaren egunerokotasunean izanen da eta lanak apirilaren 14ra arte entregatu ahal izanen dira.

Honela, irakurketa edozein euskarritan, ingurunetan eta adinetan islatzen duten argazkiak aurkez daitezke, irakurtzeko grina edo norberaren garapenean liburuek duten eragina erakusten duten argazkiak.

Lanak koloretan eta xuri-beltzean entregatu ahalko dira, baita, nahi izanez gero, irudiak digitalki tratatu ahal izanen dira. Lehiaketaren gaia islatzea, originaltasuna, irudimena, sormena eta kalitate teknikoa baloratuko dira. Argazkiak jpg formatuan bakarrik onartuko dira, ez dira onartuko bertzelako euskarritan entregatutakoak. Argazki bakoitzaren gehienezko edukiera 3 Mbkoa izanen da eta erresoluzio minimoa 2000x1500 pixelekoa.

Lehiaketan aurkeztuko diren lanak soilik ondoko helbide elektroniko honetara bidali ahalko dira: berakoagenda@gmail.com

Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurke-ztu ahal izanen ditu, argazki bakoitzeko mezu bakarra bidaliz. Mezu bakoitzean egilearen eta lanaren datuak bidali behar dira. Lehiaketan parte hartuko duten adingabeek eta argazkietan ager-tzen diren adingabeek euren tutore edo gurasoen baimena izan beharko dute.

Lanak bidaltzeko epea apirilaren 14an, ortzegunarekin bukatuko da. Sari banaketa, berriz, apirilaren 22an, or-tziralea, 17.30ean izanen da. Lehenbiziko saria e-book bat izanen da eta bigarrena liburu sorta bat. - A.A.A.