Síguenos en redes sociales:

Aste Kulturala ospatuko du Berako Zahar Etxeak

Ortziralean bertsolariak eta larunbatean mus eta partxis txapelketak izanen dituzte

Aste Kulturala ospatuko du Berako Zahar EtxeakD.N.

bera - Martxoaren 14tik 20rako astean Aste Kulturala izanen dute Berako San Jose Zahar Etxean.

Indarrez hasteko, astelehenean 13.00etan Berako Ehiza eta Arrantzako soziedadean basurde jatea izanen dute.

Asteartean, 16.30ean Mikel Iriarte eta Gabriel Canarioren eskutik musika kontzertua izanen dute.

Asteazkenean, 16.30ean hasita talo tailerra eta talo dastaketa.

Ortzegunean, 17.00etan Herri Kirolak.

Ortziralean, 17.00etan bertsolariak ariko dira: Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo, Aitor Elexpuru eta Patxi Castillo. Gai jartzailea Julen Zelaieta izanen da.

Larunbatean, 17.00etan Mus eta Partxis txapelketa eta igandean, 17.00etan dantza erakustaldia.

Sagardotegia eta Bolondresen Eguna Urtea indartsu hasi dute Zahar Etxean. Urtarrilaren 18an Ibardingo Mendiko Sagardotegiko txotx denboraldia estrenatu zuten, Ignazio nagusiak gonbidatuta.

Otsailaren 22an Bolondres Egun bikaina izan zuten. Inma Danborienak alaitu zuen bere akordeoiaz arratsaldea eta mahai luze baten inguruan bildu ziren bolondresak eta Zahar Etxeko bizilagunak.