bera - Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak Nazioarteko Liburuaren Egunaren harira antolatutako Irakurketa instant batean Argazki lehiaketako epaimahaiak saridunak jakitera eman zituen ortziral arratsaldean Berako liburutegian izandako ekitaldi berezi batean. Maiane Sanchez Peruarena, 14 urteko beratarrak, Edan nazazu lanari esker irabazi du lehen saria (e-book bat), eta Iruñeko Javier Yarnoz Sanchezek lortu du bigarren saria (liburu sorta bat) Adaptado a los tiempos lanarekin. Denera, 23 argazki aurkeztu ziren lehiaketara. Lan saridunak ikusgai egonen dira liburutegian maiatzaren 6ra arte.