bera - Aste honetan, herriko antzezle ttikien txanda izanen da Mugaz Gain antzerki jaialdian. Ortzegunean, 10.00etan Ura antzezlana eskainiko dute Labiaga ikastolako LHko 5 mailako ikasleek eta 12.00etan Desberdinak baina berdinak antzezlana Ricardo Baroja Eskola Publikoko LHko 5 eta 6 mailako ikasleek. Ortzegun arratsaldean ateak zabalik izanen dira eta lehenik, 18.00etan Desberdinak baina berdinak eskainiko dute Ricardo Barojako ikasleek eta ondotik Ura Labiagakoek.
Ortziralean, 10.00etan, Jesusen Bihotza ikastetxeko LHko 5 mailako ikasleek Indarkeria antzezlana eskainiko dute eta 12.00etan Sendaliburua Haur Hezkuntzari zuzendutako antzezpena eginen dute. Arratsaldeko 6etan, berriz ere Indarkeria taularatuko dute Jesusen Bihotzako ikasleek, ateak zabalik. - A.A.A.