Síguenos en redes sociales:

Oaia Peruarenaren margoak ikusgai

Oaia Peruarenaren margoak ikusgai

BERA. Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai daude abuztuaren 6ra bitarte artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an egin zen margo erakusketaren irekiera ekitaldia eta hainbat artista eta ezagun bildu ziren. Astelehenetik igandera 17.30etik 20.30era zabalik ditu tailerreko ateak. Erakusketa gehien bat tintaz egindago lanez osatua dago, baina olioz egindako zenbait lan ere badira. Arg.: utzitakoa