DONEZTEBE - Gaurtik hasi eta maiatzaren 1era arte Pintxo Lehiaketaren XI. edizioa eginen dute. Ameztia, El Cafe, Maylin, Mikelo, Pepas, Shanti eta Titik hartuko dute parte. Pintxo lehiaketaren harira, larunbatean, 18.00etatik 21.30era bitarte batukada izanen da. Astelehenean, 16.30ean Dabitxi Zirkoa izanen da ikusgai. 18.00etan Santa Luzia plazan, berriz, zirko tailerra. Pintxo lehiaketako boto-emaileen artean 100 euroko erosketa txartela eta Inurrieta ardo botilez osatutako sorta bat zozketatuko dituzte. - A.A.A.