ETXALAR - Bi sorosle eta ostatuaz arduratuko den langile bat edo bi kontratatu nahi ditu Etxalarko Udalak 2018ko igerilekuen denboraldirako. Igerilekuak ekainaren 23tik abuztuaren 26ra zabalik egonen dira. Interesatuek ekainaren 4ko 14:00 arteko epea daukate beren eskaerak udal idazkaritzan aurkezteko. Curriculuma, lan eskarmentua, sorosle titulua eta erantzukizuneko adierazpena dira aurkeztu beharreko dokumentuak.
Hilabeteko lansari garbia 1.131 eurokoa izanen da eta esleipendunak 100 euroko fidantza jarriko du kontratua sinatzerakoan. Lan kontratua ekainaren 22tik abuztuaren 27ra izanen da, 11:00etatik 20:00 arte, jai egunak barne.
Ostatua eta sarrera Ostatua kudeatzeaz eta sarreren salmentaz eta kontrolaz arduratuko den langile bat ere behar da; lan hau bi lagunen artean ere egin daiteke, soldata proportzionalki banatuz. Hilabeteko lansaria 786 eurokoa izanen da. Oinarrizko lan sari honi, eguneko sarrerak eta ostatuko irabaziak gehitu behar zaizkio. Kasu honetan ere, ekainaren 4ra bitarte egin daiteke eskaria. - A.A.A.