BERA. Toki Ona institutuak besta giroan borobildu zituen 50. urteurreneko ospakizuna joan den larunbatean. Goizean ate-irekien jardunaldia egin zuten eta ateak zabalik egon ziren institutua ikusi nahi zutenentzat. Eguerdian, 120 bat lagun bildu ziren bazkaltzera (argazkian) eta ondotik, Agerralderen musika doinuekin, kantari eta dantzan aritu ziren. Guraso Elkartearen 40. urteurrena ere, egun berean ospatu zuten. Argazkia: utzitakoa
- Multimedia
- Servicios
- Participación