ITUREN - Trinitate Eguna ospatuko dute igandean. Ohiturari eutsiz, aunitz Mendaur mendira joanen dira goizean, urteroko buelta egitera. Ermitari hiru buelta eman edo meza aditzeko aukera izanen dute. Iturendarrek enbaltsetan bazkalduko dute eta eguna bukatzeko Iturengo plazan dantzaldia izanen dute. - A.A.A.