BERA - Baietz futbolean kanpusa antolatu dute aurten ere Beran, Baietz Kirol Kudeaketak antolatua. Ekainaren 25etik 30era eskainiko dute. 9 eta 14 urte arteko neska-mutikoak 09.00etatik 13.00etara ario dira eta aste osoaren prezioa 110 eurokoa da (bigarren senideak 15 euroko deskontua izanen du). 5 eta 8 urte arteko haurrak 10.00etatik 12.00etara ariko dira eta prezioa 75 euro da. Izen emateko epea ekainaren 15ean bukatuko da, baietzfutbolean@gmail.com helbidean.
Jolasak, futbola, talde erronkak eta partidak eginen dituzte euskaraz eta tituludun entrenatzaileekin (tartean, Ane Bergara eta Lorea Sarobe futbolariak. Hamaiketako osasuntsua ere eskainiko zaie neska-mutikoei (ogitartekoa eta fruta). Baietz Futbolean kanpuseko kamixeta, bixera eta ur botila ere eskuratuko dituzte. - A.A.A.