Síguenos en redes sociales:

Mila lagun baino gehiago Euskaraldian

Mila lagun baino gehiago Euskaraldian

bortziriak. Ahobizi eta Belarriprest rolak hartuz, oraingoz azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarteko hameka egunetan eginen den Euskaraldian parte hartzeko 1.010 lagunek eman dute izena Arantzan, Beran, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan. Horietatik 855 Ahobiziak izanen dira eta 155 Belarriprestak. Arlo guztietara ailegatzen ari da kanpaina, baita lantegietara ere: argazkian, Berako Saverako langileek Euskaraldiarekin bat eginez. Argazkia: utzia