Síguenos en redes sociales:

Euskal mitologiak bi hitzordu ditu Beran

? |

bera - Berako Kultur etxean lanean aritu ondotik, ortzirale honetan, euskal mitologia inguruko bi hitzordu izanen dituzte leku berean. Bata, 15.00etan, Zubilanak eginez ikuskizunaren aurkezpena izanen da.

Bigarrena, 15.30ean, euskal mitologia inguruko ibilaldi-erakusketaren estreinaldia izanen da. Ixabel Millet ipuin-kontakariaren eskutik sortutako ikuskizunak hitzak eta txotxongiloak elkartzen ditu.

Hodei Hernandoren eskutik osatutako ibilaldi-erakusketan, artelanak eta sormen proposamenak aurkituko dituzte bisitariek. Ikuskizuna 5 urtetik goitiko publiko orori zuzendua da. Euskal mitoak eguneratuz, mitologiaren dimentsio sinboliko eta onirikoa azpimarratzea daBi’Arte elkartearen helburua. Bi’Arte, Hendaiako Herriko Etxeak elkarte artistikoen eskura utzitako Hazi Gazia kultur haztegiko eta Taula arte bizien federazioaren partaide da. - A.A.A.