Síguenos en redes sociales:

Euskaraldia borobiltzeko Mintzodromoa egin dute Beran

Euskaraldia borobiltzeko Mintzodromoa egin dute Beran

BERA. Ahobizi eta belarriprestek Euskaraldiko hamaika egunetan bizitako esperientzia partekatzeko aukera izan zuten Euskararen Egunean. Mintzodromoa Rikardo Baroja ikastetxean egin zuten, eta musikak (espreski Euskaraldiarako prestatutako abestia kantatu zuten Ekhiñe Zapiain, Eneriz Zapirain eta Lizar Elexpuruk) zein Bortzirietako bertso eskolakoen bertsoek girotu zuten. Ondotik, parte hartzaile guztiek hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten. Bortzirietan 1.192 lagunek parte hartu dute Euskaraldian, 1.009 ahobizi rolean eta 183 belarriprest: Beran 518 izan dira (409 eta 109), Lesakan 355 (311 eta 44), Aran-tzan 153 (144 eta 9), Etxalarren 88 (82 eta 6) eta Igantzin 78 (63 eta 15). Argazkia: utzitakoa