Síguenos en redes sociales:

Iker Espelosin gogoratuko dute Sunbillan

sunbilla - Txaruta pilota elkarteak Iker Espelosin zena omenduko du larunbatean Sunbillan, bere herio-tzaren lehen urteurrenean. Espelosinek hamar urtez jokatu zuen pilotan Txaruta elkartean. Omenaldiaren barrenean, arratsaldeko 6etatik aitzinera bi pilota partida antolatu dira afizionatuen artean. Sarrera doan izanen da. Gero afaria eginen dute Ulibeltzak elkartean. Gaur da txartelak erosteko hondarrekko eguna, 20 eurotan: Fonda eta Bustitz ostatuetan eta Doneztebeko Titi ostatuan. - A.A.A.