Síguenos en redes sociales:

Korrika Batzordearen bilera bihar

ELGORRIAGA - Aurten Klika goiburupean eginen den 21. Korrika eskualdetik pasako da apirilaren 8an. Data hurbiltzen ari den heinean, eskualdeko Korrika Batzordeak martxan jarri dituzte eta lehenbiziko hitzorduak ere paratu dituzte. Ortzegun honetan Elgorriagako elkartean bilduko da Malerrekakoa. Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak lantaldea osatzeko bilkuran parte hartzeko deia egin du urtarrilaren 24an, ortzegunean, 19.00etan. Bilera irekia izanen da, hots, nahi duenak parte hartu ahal izanen du. Bortzirietako ba-tzordea urtarrilaren 31n, ortzegunean 19.00etan elkartuko da Berako Beralandetan. - A.A.A.