lesaka - Udalak aurtengo Sanferminak iragartzeko deitutako kartel, programaren azal eta kontrazal lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko eta bozkatzeko aukera izanen da apirilaren 18tik 28ra Beheko Plaza 5eko Turismo Bulegoan. Denera 7 kartel, 7 azal eta kontrazalerako 145 marrazki aurkeztu dituzte (azken hauek, herriko ikastetxetan Lehen Hezkuntza ikasten duten 6 eta 12 urte arteko ikasleek aurkeztuak). Apirilaren 18tik 22ra eta 24tik 28ra, 10.00etatik 14.00etara irekiko ditu ateak Turismo Bulegoak. Apirilaren 23an itxita egonen da. Lesakarrek lanak bozkatzeko aukera ere izanen dute. - A.A.A.